665898652

Historia

Gure hurreko ingurunea azken mendeetan definitu duen ihardue- ra, meagintza izan da. Mea-hustirapenaren historian bilakaldi bi egin daitezke; bata, «ohizko hustirapena», joan zen menderdira arte gutti gorabehera iraun zuen honek; eta bestea ordutik gerokoa, hustirapen intentsiboaren era berria eta «Meatz-Booma» zeritzona- ri bide eman ziona. Bizkaia osoko industri-garapenari oinarriak jarriko dizkion fenomeno hau ahalgarri suertatu zen aldeko gertae- ra-mordo bati esker. Lehenengo eta behin aitatu beharra dago al- tzairua lortzeko erabidearen asmakaria: Bassemer bihurgailua, eta, gainera gure burdina zen egokiena berorrentzat. Beste premisa bat, azken gerra karlistaren osteko Foruen Abolizioa izan zen, zeren ordura arte Bizkaiko Foruak debekatzen zen mearen hustiraketa eta esportazioa gordinean egiteari ahalbide juridikoa ematen ziolako.

 

Kapitalak berehala datoz meatzal enpresetan inbertitzera, eteki- nak handiak zirelako. Bizkaiko burgeseriak –Sota, Aznar, Txabarri, Martines de la Riba…– eta atzerriko enpresek Orconera, Iron Ore Company, Sdad. Francobelga de Minas de Somorrostro, Lutxana Mining… –ipini zituzten kapitalak.

Garai honexetan eroaten da administrazio-zentrua Abantoko San Pedrotik Done Julenera, Udaletxea Gallarta auzuneko plazan eraikitzen delarik eta lehenengo osoko bilkura 1883ko Uztailaren 7ean egiten.

Guzti honek Espainiako nekazal munduko jende-soberakinek betetzen dituzten lanpostuen eskaintza handi bat sortuko du. Lehe- nengo data haietan, probintzietatik datozen inmigrazio masiboei ematen zaie hasiera. Pertsona hauek bizi eta lanegin behar zituz- ten baldintzak infragizatartzat jo daitezke inolako zalantzarik gabe, osasunaren kontrako barrakoietan bizitzera eta kontsumora- ko sarri egoera onean ez zeuden premina biziko gaiak denda eta kantina jakin batzuetan derrigorrez erostera beharturik zeudelako.

Hilkortasun-tasak guztiz altuak ziren, alde batetik kutsapenak zein higiene-faltak sorturiko eritasunak eraginda (tifus-ernamuinak, kole- ra, birikeria) eta bestetik lanistripuak, eta hainbat sektoretan etenga- beko ardura sortzen zuten. Ardura honen ondorioz,  1881etik  egon zen hiru modulo hauek osatzen zuten Trianoko Ospitaleen Elkarte: Nagusia, Gallartako, Buenos Aires-Aire Onak hegian, eta Matamo-  ros eta Galdamesko ordezkaritzak. Ospitale hauetako zuzendaritza hainbat urtetan zehar Endrike Areiltza Jaunak eroan zuren.

 

Bizitz –eta lan-baldintza hauen bornuan sortzen da meatzarien kontzientzia soziala eta berarekin loturik greba orokorrak. Espai- niako Estatuan, gizarte– eta langatazkakortasunak gogortasunik handiena hartuko duen tokietariko bat, Meatzeta izango da. Langi- leen erreibindikazioak bizimailaren lehen mailako hobekuntzak lortzera bideraturik daude: alokairuigoera eta barrakoien, derrigo- rrezko kantinen eta «zeregin bakoitzeko» lan-motaren ezabapena

Hainbat greba egiten da eta emaitza ezberdinak dituzte. Lehenen- goa, bere irispideagatik eta eratorri ziren lorpenengatik garrantzitsua bilakatu zena, 1890ean egin zen. Honi jarraituko diote ezagunen arteran 1903koak, 1906koak eta 1910ekoak.

Greba asko grebarien aldeko izateak sozialisten prestigioa eka- rri zuen, eurek izan bait ziren pozik ez zeudenak bideratu zituzte- nak. Erreboltetako buruetariko asko ezaguna zen bere filiazio poli- tikoan: Fakundo Perezagua, «Seisdedos», e.a.

Txirotasun, lan gogor eta  gizarte-gatazkakortasun  giro  honetan bizi behar izan zuten gure hurreko asabak. Eta euren artean argi bereziaz nabarmentzen da Dolores Ibarruri «Pasionariaren» irudia. Bere autobiografiako lehenengo kapituluetan kontatzen digu berak, bere haurtzaroa eta gaztaroa garatu zen inguruena. Bizente Blasko Ibañez nobelariak «El Intruso» bere lanean edo Juan Antonio Zunzu- negik «El camino alegre» berean deskribatzen duten giro bera.