665898652

Datu orokorrak

Geografia. Egituraren aldetik alde hau “Bizkaiko antiklinala” izenekoaren barruan kokatuta dago; He- Im norabidea dauka eta horrek gaur egungo mendi lerroetan irauten du. Antiklinal hau osatzen duten materialek higadurari dioten iraunkortasuna ez da berdina izan leku guztietan, eta, horren ondorioz, gorabehera handiko paisajea eta er-liebea daude.

Alde honetatik Cotorrio ibaia igarotzen da, Bar- badún ibaiaren adarra, eta horrek zenbait errekata- ko urak jasotzen ditu (Picon, Castaños, Bárcena, …). Iturburu nagusiak, berriz, Moruecos, Las Tobas eta Cerrillo ditugu, eta horiek Trianoko mendietan sort- zen dira. Erreka irregularrak dira eta kanalizazio nahiz desbideratze ugari izan dute joan den men- detik hona, meatze-ustiapenaren eraginez

Biztanleria. Abanto-Zierbenak biztanleri hazkun- de handia izan zuen XIX. mendean, inguruetan dau- den meatoki oparoak ustiatzeari esker. Biztanleria hori, Gerra zibileko gorabeheretan izan ezik, egon- kortu egin zen 50eko hamarkadara arte; hamarka- da horretan ere biztanleri hazkunde handia egon zen, industriak ezartzearen eta meatzeak ustiatzea- ren eraginez.

60ko hamarkadatik aurrera, beherakada txikia baina etengabea egon da. Meatokiak agortu egin dira edota errentagarri izateari utzi diote, eta, horren ondorioz, meatze guztiak itxi egin dira apur- ka-apurka, eta urte hauetan, hirigintza plan par- tzialak egin dira Gallartan eta Las Carrerasen; horien helburua, berriz, datozen urteotan Abanto- Zierbenak berriro ere 10.000 biztanle inguruko biz- tanleria izatea da. Gau egun 9.713 biztanle ditu.

Egitura ekonomikoa. Gaur egun, Abanto-Zierbe- na industri udalerria da. Biztanleriak industrian egi- tera du lan, udalerri honetatik kanpo bada ere. Udal mugartearen barruan, El Campilloko industrialdean industri lurzoruaren eskaintza handituz joan da apurka-apurka, eta, gutxira, Abra Industrial deritzo- ank ere beste horrenbeste egingo du, Agrominsa

zaharraren Iurretan. Horietan, portuari laguntzeko alde bat egongo da, eta beste alde batzuk ere bai, teknologi aurreratuko enpresak instalatzeko. Horre- la, datozen urteotan langabezi tasak beheranzko joerari eustea lortu nahi da.

Eskualdeko gune handiekiko komunikazio onak egotearen eraginez, zerbitzu sektorea oinarri-oina- rrizkoa da, eta ez du inolako espezializaziorik. Sek- tore hori Gallartan dago batik bat.

Nekazaritza sektorearen barruan, ustiapenek larre iraunkorrak lortzen dihardute, abeltzaintzari eusteko; abeltzaintzan, behiak nagusitzen dira, gero ardiak eta, azkenik, ahuntzak. Ereindako lur-azale- ra oso txikia da, eta bertan barazkiak eta bazka- landareak landatzen dira.